Martxoaren 12an eskualdeko GOIENA astekarian egin zituen adierazpenak direla eta, Ibai Redondoren adierazpenoi estridente deritzegu, guztiz oportunistak, egiazkoak ez direnak, errealitatearekin zerikusirik ez duen optika batetik eginak, gure Alderdi Sozialista deskalifikatzeko helburuarekin eginak, eta batez ere gure zinegotzi Maria del Carmen Barrenechea eta Javier Garay deskalifikatzeko; izan ere, gauzak nahastu egiten ditu: agintaldiko azken lau urteotan lau proiektutan egin den inbertsio ekonomikoa garrantzitsua izan da, krisialdi garaian eginak, eta helburua izanik, ongizatea eta garapena hobetzeaz bat, gure herrian dauden 800 langabe baino gehiagoren artean behar handien dutenen artean enplegua sortzea.
Ibai, abiadura eta urdaia nahasten dituzu kupoaren gaian. Kritikatzeko, aldez aurretik informatuta egon behar duzu; izan ere, transferentzien gai ekonomikoa eta kupoa nahastu egiten dituzu eta haren bertsio okerra ematen duzu, esanez nora doazen diruak.
Bada, diru hauek bideratzen dira gure ongizatea mantentzeari, bai osasun arloan, bai gizarte arloan, gure Euskadirendako ezinbestekoak diren proiektuak eginez eta sustatuz, plan guztiz progresistan.
Zure idatzian zure burua deskalifikatzen duzu, proiektu horien aurka egin nahi duzun kritikan haiekin loturarik ez daukaten berbak erabilita; izan ere, esaten duzu mesede egiten diegula enpresariei, indar polizialei, militarrei, erregeari, bankariei, finantzariei eta multinazionalei.
Horregatik guztiagatik, eskatzen dizuegu idazten duzunaren gainean gehiago hausnartzeko; izan ere, aurretik esan dizugunez, zure kritikarekin zure burua deskalifikatzen duzu, espresio atzerakoi guztiz inboluzionista hori erabilita.
------------------------------
Javier Cendoya
(Bergarako PSE-EEko idazkari nagusia)
Bergara