Maier Usobiaga (Bergara): "Zorionak!"

Erabiltzailearen aurpegia Maier Usobiaga 2011ko mar. 13a, 01:00

Hasteko, zorionak, Aramaioko herritar guztiei eta bereziki Asier Agrirre alkateari.

Aramaioarrek, AHTk ekarriko zizkien arazo eta ondorioak aurreikusita, proiektu honi buruzko zer iritzi zuten jakin nahi izan zuten herri galdeketarekin.

Beste behin auzitegi batetik berriak izan ditugu, baina oraingoan berri onak izan dira. Herritar talde baten jakin-minagatik aurrera ateratako ekimen baten ondorioz, Asierri prebarikazioa eta desobedientzia egotzi zizkioten.

Hasierako sententzian 7 urterako inhabilitazioa eskatzen zioten eta absolbitu egin zuten desobedientzia delituagatik. Sententzia hori errekurritu ondoren, beste bat eman dute: prebarikazio delitutik absolbitua izan da.

Honekin argi gelditzen da herri kontsultak guztiz zilegizkoak direla; betiere, herritar talde batek burutzen badu. Berez herritarrontzat eta herritarron baliabide guztiekin egin nahi duten proiektu baten inguruan iritzirik ezin dugu eman? Benetan behar dugu horrelako proiektu bat gure herriaren garapenerako? Prest gaude gizartearen beharrak ase beharrean (osasuna, etxebizitza, baliabide sozialak...), diru publikoa behar ez dugun proiektu baten xahutzeko?

Esan diezaiogun ezetz inposaketa honi!

---------------------------------------------------------------

Maier Usobiaga

(AHT Gelditu! Elkarlana)

(Bergara)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak