Orduan zer da lau ttanttan jauzi orduko gure errekan isurtzen dutena? Zer da bertako ur beltz-beltz eta kriston usaina sortzen duena?
Kaka, mutil, kaka!
Ez da ingeniari kimikoa izan behar hori zer den jakiteko!
Noiz arte jasan behar ditugu isurketa basati horiek? Nora begira daude agintari eta ingurugiroko arduradunak?
Agian ez dira konturatu delitutzat jo daitezkeen ur zikinen isurketak egiten ari direla bailaren goialdean.
Arrastoa jarraituz gero, bete-betean harrapatuko genituzke isurketaren arduradunak. Hain zaila da hori egitea? Edo... desegokia?