Eta nik galdetu diot neure buruari: "Baina nork dauka eliza katolikoak baino indarkeria ibilbide luzeagoa?"; "Zenbat pertsona akatu zituzten europan Trentoko kontzilioaren ondoren sinismen bera ez izateagatik?"; "Zenbat akatu zituzten Amerikan arrazoi beragatik?"; "Zenbat Jerusalenen?"; "Nortzuek ezarri zuten Hitler diktadorea Alemanian, Errusiatik zetorren komunismoa geldiarazteko?"; "Zenbat...?".
Pentsatzen hasita, konturatu naiz Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak ordezkatzen duen erakundeak jarraitzaile baino hildako askoz ere gehiago dituela eta, zoritxarrez, bietan badira hamaikatxo.
Hortaz, mesedez eta faborez, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina, zergatik ez zara isilik egoten ezer deitoratu baino lehen? Edota ez al zara konturatzen zuen erakundeko ordezkariok uneoro jainkoaren etxeetan botatzen dituzuen sasi-hitzaldiro, zuen indarkeria ibilbide luzea gaitzesteko aukera galdu izana deitoratzen dugula batzuok, ziurrenik jakinda gure ahaidetako bat hilko zenutela zuen historia odoltsu luzean.
Dena den, zuk pozik jarraitu, Munilla, zure zurikeria lotsagarriaren gerizan eta ea inoiz zuen egungo poztasun horrek ere "norabide egokian emandako aurrerapauso bat" erakusten digun eta mundu sakratu honetan zuen historia odoltsua pairatu dugun guztioi bakea lortzeko "itxaropena" areagotzen digun.