Iñaki Egizabal (Elgeta): "Domingo Iturbe Fundazioa eta Elgetako Udala"

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Egizabal 2011ko ots. 26a, 01:00

Gaur, otsailak 18, ostirala, Elgetako "Aralar-Independenteek" etxeetako buzoietan banatu duen txostena irakurri eta harrituta gelditu naiz.

Gai askori buruz hitz egiten da txostenean, baina niri harridura sortu didana Iturbe Fundazioaren gaineko "informazioa" izan da (informazioa ez, manipulazioa).

Hasiera batean Elgetako Udalak Patronatuaren oniritzia behar zuen Fundazioko eraikinean obrak egiteko. Gainera, oso presazkoa omen zen, hainbat dirulaguntza lortuta baitzeuden (Gotzaindegiarekin hitz egin aurretik komunikabide askotan irakurri eta entzun genuen proiektuaren berri; Markel Olano ere Elgetan izan zen. Norberarena ez den eraikin baten planak egiten…).

Udalaren eta Patronatuaren arteko lehen bileretan bazirudien akordio batera iritsiko zirela. Ez zen posible Fundazioaren eraikina Udalari ematea (fundazioen arauek galarazten baitute); soluzioa Udalari zesio bat egitea zen; hainbat urtetarako zesioa eta urte horiek pasa ondoren, berriz Patronatuarena izango litzateke jabetza. Diferentzia txiki batzuk gainditzea falta zen: zesioa zenbat urterako egin; Parrokiari gelaren bat eman ala ez; albergea eginez gero, Gotzaindegiak urtean zehar asteren batean lehentasuna izatea… Baina laster, Udalak proposamen berria eraman zion Gotzaindegiari (berria eta harrigarria): ez omen zuten dirurik obra aurrera eramateko eta 450.000 euroko eskakizuna egin zuen (diru hau 50 urtetan zehar bueltatuko litzateke). Gotzaindegiaren erantzuna ezezkoa izan zen.

Uste dut Udalak proiektu handia eta polita ipini digula begien aurrean, baina bideragarritasunik ziurtatu gabe: finantzaziorik gabe eta fundazioen gaineko legeak ezagutu gabe; leku guztietan beren proiektua anuntziatu ondoren, dirurik ez dagoela konturatu dira… eta errazena Gotzaindegiari errua botatzea izan da: norberaren akatsa tapatzeko aurrekoa zikindu!

Argi utzi nahi dut arazoa ez dela izan Gotzaindegiaren baimenik eza, baizik eta Udalaren finantzazio arazoak (eta gestio txarra). Gotzaindegia oso interesatua dago obra hau aurrera ateratzeko, baina, noski, ez du 450.000 euro ipintzeko posibilitaterik.
Bestalde, esan beharra dago Domingo Iturberen eraikinaren inguruko urbanizazioa eta aparkalekuak ere Fundazioaren terrenoetan (parte bat behintzat) egingo direla eta aurreko kasuan bezala, Gotzaindegiak ez duela oztoporik jarri.

Ez dakit arrazoia zein izan den, baina Udalak ez du garbi jokatu kontu honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak