Ugaitz Iturbe: "Ulertzeko moduko zerbait"

Erabiltzailearen aurpegia Ugaitz Iturbe 2011ko ots. 22a, 01:00

Argentinarrek espainola hitz egiteko modu oso italiarra izateaz gain...

... badituzte Argentina deritzon estatu pseudo-moderno horretan beste hizkuntza ugari ere. Eta ez, ez dira italiera edo alemana edo beste edozein hizkuntza bezala europar immigranteek eramandako hizkuntzak, bertokoak dira, nahiz eta bertokoak diren gehienek ez jakin ez ze hizkuntza diren ezta non hitz egiten diren ere. Ez gizarteak ezta gobernuak ere ez dute benetako kontzientziarik bertan duten altxor kultural horretaz, eta zer esanik ez dago, hiztunentzat hizkuntza hauek duten garrantziaz.

Bertan dabiltzan europarren artean hain ezagunak diren 100 pesoko billeteetan, adibidez, teueltxeak masakratuz eta hauei lurrak lapurtuz Argentina handitu zuen gizona eta bere ekintza gogoangarria ageri dira, La conquista del desierto. Lotsa, behintzat, gutxi dute, horrelako astakeria esku artean izanda ere lasai asko dabiltza-eta. Geurean ere izan genituen billete espainol lotsagarriak, eta ez naiz ari aurreko Patxiren garaiez!

Baina historiaz hitz egiten hasiz gero, onena atzera egin eta hasierara joatea izango da, Amerika berriaren hasierara, konkistaren garaira, hain zuzen ere. Martinez de Irala antzuolarrak eta berarekin batera Buenos Aires fundatu zutenek egindako basakerietara.

Zor historikoan sinisten badugu, kostako zaigu zor hau kitatzea!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak