Ez dela kexa askorik entzuten? Nork dio hori!
"Noizko?", esaten dute gidariek, herritarrek eta auzotarrek. Denak nekatuta eta gogaituta, hasieran behin-behineko zirudien plan batekin… Aramaioko auzoetatik pasatzen den errepidetik –estua, puntu askotan errail bakarrekoa, erreboltaz josia, zorua urratuta edo petatxuz estalia…
Auzotarrak: "Aspertuta…denbora guztian zaintzen ibili behar dugulako".
Tabernari eta dendariak: "Nekatuta nago protesta egiteaz, ez digute jaramonik egiten… banatzaile batzuk ez dira gehiago etortzen… aste bukaeretan gauetan igartzen da Arrasate aldetik jende askoz gutxiago etortzen dela…".
Langileak: "Orain buelta askoz handiagoa eman behar dut, eta gastu handiagoa ekartzen dit…".
Larrialdi kasuetan zenbat arazo… medikuak ezin heldu Aramaiora, anbulantziak galduta… momentu hauetan laguntza zain daudenak benetan sufritzen!
Eta abar, eta abar.
"Herritarrok bakarrik galdera bat daukate: 'Noizko?". "Herritarrok haserre jarraitzen dute".
Nola? Herritarrok daukate eta dute! Herritarrak ez gara denok, ala?
Beraz, herritarrok haserre jarraitzen dugu eta galdera bat daukagu!
Noizko?
Azal dezagun herritar guztiok barru-barruan sentitzen dugun inpotentzia eta haserrea! Dirudienez ez gaituzte entzuten eta! Nahikoa da!