Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arizmendi ikastolako Almen guneko 4. eta 6. mailako Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikasleeek eta Kurtzebarri eskolako 3. mailatik 6. mailara artekoek bertso emanaldia eskaini zuten Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan. Eskolak kontuak, opor sasoia eta etorkizuna izan zituzten gai, baita futbola ere. Athletic-zaleek eta Real-zaleek aparteko giroa sortu zuten.