Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ondo egindako lanaren fruitua lortu zuten Arizmendiko neskek, atzo, zapatuan: mailaz igotzea. Datorren urtean sortu berri den Euskal Liga kategorian izango dira. Arizmendi eta Hondarribiaren arteko norgehiagoka 4-0 emaitzarekin amaitu zen; lehenengo zatia borrokatua izan bazuen ere, bigarrenenean Arizmendikoak gailendu ziren, baloiaren jabetzari gogor helduz. Jokalari, entrenatzaile eta zaleek zelaian hasitako ospakizunek kalean jarraitu zuten gero; elkarrekin afaldu eta parranda ederrarekin borobilduz.