Bizkarreko minaren nondik-norakoak, azalduko ditu Debagoieneko ESIk

Eñaut Abarrategi 2013ko abe. 9a, 16:55

Debagoieneko ESIk, osasun ikastaroak emango ditu hurrengo egunetan Arrasate eta Oñatin. Debagoiendarrek dituzten patologiak eta hauen bizi-kalitatea eta osasuna hobetze aldera, oraingo honetan, bizkarrean ematen diren min desberdinak izango dute aztergai. Gorputzeko atal honetan izaten dugun mina, osasun publikoko arazo nagusi bat da gizarte garatuetan.

Nork ez du izan inoiz bizkarreko minik? Arazo hori ekiditeko Bizkarraren Eskola antolatu du Debagoieneko ESIk. Bizkarreko gaixoei min horri buruzko informazioa emateko programa bat egituratu dute. Eskoletako helburua, pertsona horiei mina prebenitzea, eta mina dagoenean, min hori maneiatzeko trebeziak garatzeko bidea zabaltzea izango da. Horretaz gain, bizkarreko mina zergaitik sortzen den ere azalduko da.

Isabel Mulas, ESIko erreabilitazioko kidea eta Iñaki Agirreurreta, Debagoieneko ESIko fisioterapeuta izango dira eskoletako hizlariak. Eskolak Oñatin eta Arrasaten egingo dira. Oñatin abenduaren 11an izango da, arratsaldeko 19tan Kultur etxeko zinema aretoan. Arrasaten, berriz, abenduaren 16an egingo da eskola, arratsaldeko 19etan Kulturaten. Eskolak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak