Ardoaren Institutuko Adituen Batzordea eratu du Basque Culinary Centerrek

Sergio Cano 2013ko abe. 9a, 16:29

Basque Culinary Center Fundazioak etorkizuneko Ardoaren Institutua osatuko duten Adituen Batzordeko hamabi kideak izendatu ditu. 2014. urte hasieran sortuko da.

Zentroaren helburua Espainiako ardogintza-sektorearen premiei eta erronkei buruzko hausnarketa egitea izango da, eta Adituen Batzordearen aholkularitza izango du dagozkion estrategiak eta jarduerak garatzeko.

Basque Culinary Fundazioak ardoaren munduko bere proiektu izarra sustatu nahi izan du diziplina askotariko Adituen Batzordearen bidez. Honela, sektorearen etorkizuna aztertu, haren premiei aurre hartu eta Ardoaren Institutuak garatu beharreko jarduerak identifikatu ahal izango dituzten pertsonekin indartu nahi izan du proiektua.

Joxe Mari Aizeagak, Basque Culinary Center Fundazioko zuzendariak, azpimarratu duen moduan, “etorkizuneko Ardoaren Institutua mundura irekitako proiektu bat izango da, eta haren bidez, ardoaren munduko profesional nahiz ezaguera berriak sortuko dira”.

Adituak

Adituen Batzordeak etorkizuneko Institutuak garatuko dituen estrategien eta jardueren inguruko aholkularitza ematea izango du helburu, baita proiektuaren nazioarteko proiekzioa lortzea ere, prestakuntzaren, ikerkuntzaren eta berrikuntzaren arloetan.

Sektore garrantzitsua

Espainia munduko ardo-ekoizle garrantzitsuenetako bat da: rankingean lehenengoa da landatutako azalerari dagokionez. Hirugarrena ekoizpenari dagokionez eta bigarrena mundura esportatzen duen bolumenari dagokionez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak