Kulturaren plaza orain hiri, arnas berria hartu du Azokak

Jon Berezibar 2013ko abe. 9a, 16:48

Kopuruak eskatu ohi zaizkio Azokari arrakastaren berme bezala, eta, bai, 48garrenean ere bisitari eta salmenten zenbatekoei dagokienez "oso pozik" daudela adierazi dute Gerediaga Elkarteko kideek aurtengo balantzean. Gozamenezko bermea baina jendeak guneei emandako berotasunak ekarri du.

ARGAZKIAK DOMEKA - ZAPATUABARIKUA - EGUENA

Trenbidearen lurperatzeak Azoka Durangora zabaltzea ahalbidetu du lehen urtez eta horrek arnas berria eman dio Landakoko azoka-guneari. Baina ohi bezala, arnasa eta hauspoa sortzaileek eman diote aurten ere euskal kulturaren urteroko plaza nagusiari eta hor ere urtero doa Debagoienetik sorta ederra.

Iazkoarekin konparatuta Debagoieneko nobedade kopurua txikiagoa izan da aurten baina, edozelan ere, bertako sortzaileek ez diote hutsik egin hitzorduari eta lanak sinatzen, aurkezpenetan edo bisitari modura, Debagoienetik joandako ehunka lagunekin egin dute bat sortzaileek ere aurtengo Azokan. Elgetako ibilaldi gidatuen berri ere eman zen stand-etan.

Horrela, Areto Nagusian Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Manex Agirrek Bonberenearekin eta Jon Ander Ramosek egin zituzten aurkezpenak, besteak beste. Ahotsenean ere presentzia txikia baina dotorea izan da Malenkonia, Emon eta Los Galerna taldeen eskutik.

Zuzenekoetan, baina, Arkada Social arrasatearrek eman zuten danbatekoa, Plateruena osoa bariku gauez izerditan lagata. Ikus-entzunezkoei dagokienez, Irudienean Belcebluesekoek Road to Memphis dokumentala aurkeztu zuten Durangoko zinema aretoan.

Goiena Komunikazio Taldea Azokaren kide izan da aurten ere Azoka Telebista ekoiztu eta telebistaz zein streaming bidez Euskal Herri osora zuzen-zuzeneko seinalea zabalduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak