Horrez gainera, instituzio alorrean Ordaindutik aditzera eman dutenez, datozen egunetan Fagor Etxetresnetako Errektore Kontseiluko presidentearekin, Fagorreko Kontseilu Orokorrarekin eta Konsumobiderekin kontaktuan ipiniko dira.
"Gainera, gure asmoa elkartea legalizatzea da gure dirua eskuratzeko eta kalean geratu den jendearen egoera dramatikoari irtenbidea emateko. Beraien egoeraren jakitun gara. Elkarte batetan lan egitea gure eskaerak lortzen lagunduko digu, baina orokorrean, modu bateratu, solidario eta kooperatibo baten lan egiten ikasteko balioko digu".
Eta gogora ekarri gura dute Ordaindurekin kontaktuan ipini gura duten guztiek ordaindu123@gmail.com helbidera euren izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa bidali behar dutela.