Gabonetako Emakumezkoen futbol txapelketa aurkeztu dute

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 4a, 14:26

Bederatzigarren urtez, Debagoieneko futbol selekzioa, Real, Athletic eta Osasuneko jokalarien aurka lehiatuko da. Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian izango dira partiduak abenduaren 30 eta 31n eta guztira 350 neskek hartuko dute parte.

Aretxabaketako Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa gaur goizean aurkeztu dute Arkupe Kultur Etxean eta bertan izan dira Realeko zuzendaritza taldeko Juanjo Arrieta eta Aitor Mendibil, Arizmendiko lehendakari Jokin Mujika, Udaleko Kirol zinegotzi Tomas Fernandez, eta Arizmendi Kirol elkarteko kide Urtzi Amiano. Athletic zein Osasuneko ordezkariek ezin izan dute aurkezpenean egon.

Aurtengo txapelketan, lau maila desberdin arituko dira, kimuak, haurrak, kadeteak eta seniorrak. Gaztetxoek futbol 8a jokatuko dute eta seniorrek aldiz, futbol 11. Azken hauen kasuan kuadrangular bat izango da txapelketa eta abenduaren 31an goizeko 9:30tatik aurrera jokatuko dute. Debagoieneko selekzioari dagokionez, Bergara, Aloña, Mondra eta Arizmendiko neskek bat egingo dute Realeko, Athleticeko eta Osasuneko nesken aurka lehiatzeko.

Urtzi Amiano Arizmendi Kirol Elkarteko kideak aipatu duen bezala, txapelketa honen helburua "disfrutatzea da, irabaztea alde batera utzi eta emakumezkoen futbola sustatu eta bultzatzea da" nahia. Errealeko kide Juanjo Arrieta bergararrak ere argi utzi du "kirola egitea oso ona dela eta halako txapelketatan parte hartzea oso garrantzitsua dela".

Aurkezpenarekin amaitzeko, bertaratutako kadete mailako neskek, aurkezpenean izan diren parte hartzaileekin batera talde argazkia atera dute Arkupeko kanpoaldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak