Jose Antonio Agirrebeña: "Gainezka eginda gaude, gaur iritsiko dira azkeneko hiru kamioiak"

Ubane Madera 2013ko abe. 3a, 12:51

"Datu zehatza ostegunerako edo izango dugu. Baina momentuz ezin da ezer esan, ze gainezka eginda gaude. Gaur arratsaldean iritsiko dira gurera etorri behar diren azkeneko hiru kamioiak, Eibarko Eroski eta El Corte Ingleseko elikagaiak falta zaizkigu…". Lanpetuta baina pozik dabiltza, beraz, Bergarako Elikagaien Bankuan, asteburuan batutakoak deskargatu eta sailkatzen.

"15-20 bat lagun gabiltza atzo ezkero; arratsaldean beste horrenbestek jardungo dugu lanean. Oso lanpetuta gabiltza, baina denbora da behar duguna, ez boluntario gehiago. Gaudenekin ondo moldatuko gara. Badaukagu nahikoa lagun. Kontua da orain arte Arrasateko Hiper Eroskin bakarrik batu ditugula elikagaiak, eta aurten, berriz, askoz ere leku gehiagotan; horrexegatik gabiltza gainezka", azpimarratu du Jose Antonio Agirrebeñak, Bergarako Elikagaien Bankuko arduradunak.

3.100 laguni

Batutakoaren gainean, berriz, herritarrek "denetik" eman dutela esan du, eta batutako horrekin ekainera arte irauteko beharra dutela ere bai. "Beste kanpaina bat egitekotan ekainean egingo dugu, beraz, ordura arte eutsi beharko diogu". 

Gaur egun 3.100 laguni ematen diete elikagaiak Bergarako Elikagai Bankukoek. "Oiartzungoak, berriz, 20.000 lagun pasari. Inguru hartako ezaugarriak bestelakoa dira-eta…", dio Agirrebeñak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak