3.795 langaberekin bukatu da azaroa, urria baino 24 gehiago, eta urteko datu txarrenetariko bat da

Leire Kortabarria 2013ko abe. 3a, 11:25

Hego Euskal Herrian orokorrean ez bezala, Debagoienean langabe gehiagorekin bukatu da azaroa, Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuen arabera: 3.795 langabe (%12,73ko tasa), urri bukaeran baino 24 gehiago. Edozein modutan, urrian baino gutxiago hazi da: irailetik urrira, 68 langabe gehiagok eman zuten izena Lanbideren bulegoetan. Urteko hirugarren datu txarrena da.

Fagor Etxetresnak ixtearen eraginaren isla izan daitezke azken bi hilabeteotako datuak, neurri baten behintzat. Dena dela, bazkide kooperatibistek normalean ez dute Lanbideren bulegoetan lan eskatzaile gisa izena ematen, eta Fagor Etxetresnen kasuan, Mondragon Korporazioaren birkokatze planetan sartuta daude bazkideak. Baina kooperatibetako aldi baterako langileak, azpikontratatutako zerbitzu askotako langileak eta Fagor Etxetresnetako hornitzaile ziren enpresa merkantiletako langileak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean egoten dira eta litekeena da horietako batzuk egotea urrian eta azaroan izena eman duten lan-eskatzaile berri horien artean.

Izan ere, Arrasate da langabezia hazi den herrietako bat: 1.596 langabetik 1.619ra pasa da (+0,23 puntu). Langabezia datu handiagoa ematen du Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak Aretxabaletan -351 langabe (+5), %10,38 (+0,15), Eskoriatzan -249 langabe (+8), %12,22 (+0,24)-, Leintz Gatzagan -11 langabe (+1)- eta Oñatin -504 langabe (+5), %9,60 (+0,09).

Langabe gutxiagorekin bukatu da azaroa Antzuolan -106 langabe (-2), %,972 (-0,18)- eta Bergaran -910 langabe (-17), %12,98 (-0,24).

Irailetik handitzen ari da langabezia datua Debagoienean. Irailean 3.707 langabe zeuden (%,12,44).

Hego Euskal Herrian, 3.211 gutxiago

Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroan 225.978 langabe zeuden enplegu zerbitzu publikoan izena emanda azaro bukaeran, irailean baino 3.211 gutxiago. anik gabe iragan hilabetearen amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak