Euskarak 365 egun izan ditzan aldarrikatu dute asteburuan, Debagoienean

Miren Arregi Amasorrain 2013ko abe. 2a, 09:33

Hainbat dira aste honetarako eta euskararen egunaren bueltan Debagoieneko herrietan antolatuta dauden ekintzak. Asteburuan, dagoeneko, egin dituzte batzuk: Arrasaten, Bergaran eta Eskoriatzan, esaterako.

Bergara:

Eskoriatza:

Arrasate:

Arrasaten, herriko hainbat eragile, udal ordezkariak, euskalgintzako jendea, kultura elkarteak eta norbanakoak elkartu ziren zapatuan Arrasateko plazan, ekitaldi labur eta sinboliko baten. Gu gara giltza euskarak 365 egun izateko lelopean, giltza bat irudikatu zuten plazan bildutako guztiek: hala, egunero euskaraz bizi izateko nahia adierazi zuten.

Eskoriatzan eta Bergaran

Eskoriatzan, bestetik, Hankamotx bertso eskolak, gaztelekuak eta Eingeinkek elkarlanean, Euskararen Eguna ospatu zuten zapatuan. Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra bertsolariekin, bertso kalejira egin zuten goizean. Egokiena elkartean herri bazkaria egin zuten eta bazkalostean, bertso saioa eskaini zuten aipatutako bi bertsolariek. Giro bikaina ipini zuten, gainera, horiek. Arratsaldean, Mihiluze erraldoia egin zuten kontzejupean, "espero baino parte-hartze handiagoarekin", antolatzaileen hitzetan. 20 lagun inguruk hartu zuten parte lehiaketan, eta giro politean egin zuten, gainera.

Bergaran ere egin zituzten ekintzak, Jardunek antolatuta, Euskararen Egunaren bueltan. Zapatuan, Munibe plazan, liburu-truke azoka egin zuten. Ez hori bakarrik: Miguel Altuna Institutuan, Euskaraz hitz eta jolas dioen murala egin zuten; eta Bergarako frontoia euskararen dantzaleku bihurtu zen, Kantarirekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak