Debagoiendarren 'Etxehuts' filma garaile Lekeitioko Euskal Zine Bileran

Miren Arregi Amasorrain 2013ko abe. 1a, 22:45

Debagoieneko hiru gaztek ekoizturiko laburrak amateur saileko film onenaren saria eskuratu du, jaialdiaren 36. edizioan. Oihan Vitoria, Jokin Uribetxeberria eta Ander Bolibar debagoiendarrek, Mikel Iraola era Kepa Matxain lagunekin batera eskoiztutako 'Etxehuts' film laburrak Lekeitioko Euskal Zine Bilerako sari nagusia irabazi du, zapatuan Ikusgarri zinema aretoan eginiko ekitaldian.

Ez da lehenengo aldia Etxehuts filma saritzen dutela. Joan den apirilean Huhezinema jaialdian aurkeztu zutenetik, hainbat lehiaketatan jaso ditu sariak: Huhezineman, epaimahaiaren aipamen berezia; Beasaingo film laburren lehiaketan hirugarren saria eta Bergarako film laburren jaialdian lehenengo saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak