Patri gogoan

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 1a, 14:30

Antzuola eta Bergarako lagunek, uda honetan utzi gaituen Patri Bideluze gogoan izan zuten. Lagun minari omenaldi txiki bat egiteko asmoz, bere zaletasunak gogora ekarri zituzten zapatuan ekintza desberdinen bidez.

Patri motorzalea zen eta beraz, 15 bat lagunek, motorra hartu eta pare bat orduko bueltatxoa ematera joan ziren eguraldi kaskarrari aurre eginez. Ondoren, Pol-Pol tabernako goiko solairuan luntxa izan zuten, "Pol Pol tabernako zale amorratua zen, ordu asko pasatzen zituen bertan" zioten bertaratutakoek, eta orain ere martxan dagoenez, bertan bildu ziren.  Bertaratutakoen arabera, Patri motorzalea izateaz gain, La polla Record taldearen jarraitzailea ere bazen eta bere omenez, Antzuolako lagun talde batek talde nafarraren betsioak eskaini zituen.

99 argazkiz osaturiko bilduma ikusteko aukera izan zuten Patriren lagunek. Emozioz betetako une hunkigarriak bizi izan ziren beraz, zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak