Sustrai Colinak irabazi du Maule-Lextarreko Saioa eta osatuta gelditu da finaleko zortzikoa

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko aza. 30a, 23:29

Sustrai Colinak irabazi du Maule-Lextarren jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa. Puntuazioa honela gelditu da. 1.780 bertsozalek bete dute Maule-Lextarreko Ororena ezker pareta.

Puntuazioa honela gelditu da:

  • Sustrai Colina 695,5
  • Unai Agirre 691,5
  • Jexux Mari Irazu 689,5
  • Aitor Mendiluze 688,5
  • Jone Uria 666,5
  • Agin Laburu 648

Bertsozale Elkarteak eskerrak adierazi die Maule-Lextarreko herriko etxeari eta herriko Koblaka bertso eskolari saioa antolatzeko eman duten laguntzagatik. Azken finalaurrekoa izanik, Maule-Lextarreko saioak erabaki du nortzuk kantatuko duten finalean. Abenduaren 15ean jokatuko da finala BECen. Honako bertsolari hauek ariko dira nor baino nor gehiago:

  • Maialen Lujanbio
  • Amets Arzallus
  • Igor Elortza
  • Sustrai Colina
  • Aitor Mendiluze
  • Beñat Gaztelumendi
  • Unai Iturriaga
  • Aitor Sarriegi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak