'Arantzazu' poema sinfonikoa, 'Basarri'ren omenez

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 27a, 14:18

Oñati eta Zarautz abesbatzek 'Arantzazu' poema sinfonikoa abestuko dute datorren zapatuan Arantzazuko basilikan. Amaia Azpiazu bakarlari oñatiarrak ere parte hartuko du; baita Zarauzko dantza taldeak eta bandak ere. Gaur betetzen dira 100 urte 'Basarri' bertsolaria jaio zela, eta urteurren horren barruan antolatu dute kontzertua. Sarrerak salgai daude.

Gaur, azaroak 27, 100 urte dira Inazio Eizmendi Manterola Basarri bertsolari ezaguna jaio zela. Zarauztarra sortzez, ekitaldi bat baino gehiago antolatu dituzte han urteurrenaren harira.

Ekitaldietako bat da Arantzazu poema sinfonikoa. Basarri-k Arantzazun pasatzen zituen 15 bat opor egun urtero urtero eta horri lotuta dator kontzertu hau.

Azaroaren 15ean Zarautzen abestu zuten, eta zapatuan Arantzazun egingo dute kontzertu bera. Parte hartuko dute: Oñati abesbatzak, Zarautz abesbatzak, Zarauzko Gabota dantza taldeak, Zarauzko musika bandak eta Amaia Azpiazu soprano oñatiarrak, besteak beste.

Sarrerak salgai

Kontzertua zapatuan izango da, 18:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Portu eta Izarraitz tabernetan. Egunean bertan Arantzazun ere jarriko dituzte salgai sarrerak kontzertu hasi baino ordubete lehenago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak