Ordaindu: "Babesa jaso genuen atzo legebiltzarkideen eskutik"

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 27a, 14:12

Fagor Etxetresnetako kapital sozialeko eta borondatezko ekarpenenen kaltetuak ordezkatzen dituen Ordaindu plataformako kideak Eusko Legebiltzarrean izan ziren atzo euren egoeraz mintzatzen eta oso balorazio positiboa egin dute atzoko topaketaren inguruan. Gaur arratsaldean aldiz, Mondragon Taldeko zuzendari Txema Gisasolarekin egingo dute bilera.

Hiru eskaerekin abiatu ziren Gasteizera Ordainduko kideak: Mondragon Taldeari eska diezaioten hark fondo bat sortu dezan ekarpenen arazoari irtenbidea emateko, Legebiltzarrak erresoluzio bat atera dezan Ordaindukoen kausa babesteko eta banakako hartzekodun diren neurrian, Legebiltzarrak euren alde egin dezaten administratzaile konkurtsalen aurrean, ordena egoki batean jarri eta eurak ere kobratu dezaten.

Mikel Olabe plataformako kidearen arabera, atzoko Legebiltzarrera eginiko bisita positiboa izan zen, legebiltzarkideen babesa izan zutela adierazi du. Halaber, askatasunez hitz egiteko aukera izan zuten eta entzuleek jarrera oso ona izan zutela onartu du.

Plataformako ordezkari batzuk legebiltzarrean euren egoeraz mintzo ziren bitartean, elkarretaratzea egin zuten kaltetuek ordu eta erdiz.

Gaur arratsaldean aldiz, Mondragon Taldeko zuzendariarekin, Txema Gisasolarekin elkartuko dira. Ordainduko kide Mikel Olabek adierazitakoaren arabera fondo bat sortzea exijituko diote baina aldi berean galdera eta zalantza batzuk proposatuko diote besteak beste argitu nahi baitute, norainok ordezkatzen dien gai honetan MCCk . Hortik aurrera edozein irtenbide imaginatibo onartzeko gertu daudela ere onartu du Olabek, azken batean euren egoerari irtenbidea emateko pausuak ematea baita taldearen helburuetako bat. Gaurko bilerara, beraz, eskuzabalik doaz, gaurkoa beste bilera batzuen ataria izan dadin, komunikazioa zabalik utzi nahi dutelako.

Bestalde aipatu, bihar eguena, elkarretaratzea egingo dutela Garibain 18:00tatik 19:00tara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak