Aldundiak 1,7 milioi banatuko ditu baserriarren artean, nekazaritzaren zailtasunak konpentsatzeko

Leire Kortabarria 2013ko aza. 27a, 11:58

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.700.681 euro  banatuko ditu datozen egunetan lurraldeko nekazarien artean, mendi nekazaritzaren zailtasunak konpentsatzeko. Aurten, 667ren artean banatuko du dirua.

Mendi-nekazaritzarentzako Indemnizazio Konpentsatzaileak izeneko diru-laguntza lerroa da. Laguntza horiek eman ohi dira konpentsatzeko mendi-nekazaritzaren berezko zailtasunak eta beste eragozpen handiko guneak (Gipuzkoan, lurralde osoa). 2013. urteko deialdia apirilean egin zen, eta, urtero bezala, orain egingo da diru banaketa, baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien artean.

Aurtengo 667 onuradunetatik bakoitzak 240 euro jaso ditzake hektareako; guztira, pertsona fisikoentzat, gehienez, 4.500 euro emango dira, eta pertsona juridikoentzat 13.500 euro.

Honako hauek dira laguntza horren helburuak:
-   Ziurtatzea nekazaritza lurren etengabeko erabilera.
-   Mantentzea eta sustatzea nekazaritza sistema iraunkorrak.
-   Konpentsatzea  nekazariaren lurren errentagarritasun txikia.

Diru-laguntza horiek nekazari profesionalek bakarrik eska ditzakete, ustiategiaren bideragarritasuna akreditatuz gero. Baldintzak betetzen dituzten baserritar guztiei emango zaie diru-laguntza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak