Indarkeria sexista errotik ezabatzea eskatzeko eguna

Jon Berezibar 2013ko azaroaren 25a

Indarkeria sexistaren aurkako egunean, kalera irtenda, emakumeen aurkako biolentzia modu guztiak salatuko dituzte herritarrek lekuan-lekuko udal, elkarte eta emakume taldeek deituta. Aldarrikapen eta protesta ekintza ugari egongo dira gaur eta baita datozen egunetan ere Debagoienean. 

EGITARAUA

ARRASATE

  • Gaurko horma-irudi margotzea bertan behera geratu da eguraldiarengatik.
  • Emakumeen begiradak plazara poesia errezitaldia gaztetxean, barikuan 22:00etan.
  • Argazki erakusketa: Zein da zure erantzuna?, urtarrilaren 31ra arte, Emakume Txokoan. 

ARETXABALETA

  • Antzezlana: Hitzak 19:30ean Arkupen
  • Berbaldia: Nola prebenitu gazteen artean indarkeria sexista? Martitzenean Arkupen, 19:00etan.

OÑATI

  • Proiekzioa: Tratu onen aldeko kantu-paperen saioa eta lip-dua-aren emanaldia, 15:30ean Santa Anan.
ELKARRETARATZEAK

19:00etan plazan Arrasate, Oñati, Aretxabaleta, Antzuola, Leintz Gatzaga eta Aramaion • Eskoriatzan 18:00etan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak