
Gure berriak, kezkak, zerbitzuak, iradokizunak… lau haizetara zabaltzeko, herritarrengana hurbiltzeko, zelako plataforma eskaintzen diguten. Bertakoek, bertatik bertara. Eta ez diogu horrenbeste erreparatzen euskarazkoak diren edo ez. Komunikaziorako, euskaraz jarduten dugula hedabide horien bitartez.
Barneratuta daukagu hala dela, bidea zein zaila izan den ohartu barik. Normalizatuta balego. Baina asko dago egiteko euskararen alorrean eta, horretarako, Goiena da ezinbestekoa, beharrezkoa. Imajinatzen duzue Debagoiena, gure herriak, Goiena barik? Nik ez. Ea, bada, lagundu ditzagun Debagoieneko euskarazko hedabideak!
