Bergarak bana berdindu zuen Ostadarren kontrako partiduan. Lehenengo zatian bi gol aukera garbi izan, baina atsedenera golik sartu barik heldu ziren. 60. minutuan sartu zuen bergararren gola Markelek eta 75.ean berdindu zuen Ostadarrek. 93. minutuan penalti garbia egon zen Ostadarren arean mahoneroen alde, baina epaileak ez zuen ezer adierazi.
Aurrera 1- UDA 1
Aretxabaletak urrezko puntu bat lortu zuen Aurreraren zelaian (1-1). Ondarroako taldea aurreratu zen markagailuan lehen zatian. UDA gainera, jokalari bat gutxiagorekin geratu zen 50. minutuan. Orduan atera zuen Aretxabaletak barruan zuen gaitasuna, eta lehia berdindu zuten, Julen Arriak sartutako golari esker.
Lagun Onak 1- Aloña Mendi 3
Aloña Mendik puntu garrantzitsuak irabazi zituen Lagun Onakek kontra. Iker Olaldek eta Asier Ugartek sartu zituzten lehen bi golak lehen zatian, eta Haritz Garmendiak hirugarrena, penaltiz, bigarrenean. Aloñak partidu ona jokatu zuen, sailkapeneko azken taldearen kontra.