DYAk nola lan egiten duen erakutsi du gaur Bergaran

Jagoba Domingo 2013ko aza. 24a, 20:28

Dituen ibilgailuen erakusteaz gain, moto zein auto istripu bateko erreskate simulazioak egin ditu Bergarako Seminarioko karpan, 40. urtemuga ospatzeko ekitaldien artean.

40 urte bete ditu DYA Gipuzkoak eta ospatzeko, hainbat herritan erakusketak antolatzen dihardute. Bada, gaur, domeka, Bergaran ate irekien jardunaldia egin dute, Seminarioko patioan.

Eguraldiak lagundu ez duen arren, Arantzazu Lertxundi, DYA Gipuzkoako boluntaritzako arduraduna pozik zegoen, "herritar gutxi hurbildu badira ere, zer egiten dugun eta zergatik egiten dugun", ikasi dutelako gerturatu diren bergararrek.

Ibilgailuen erakusketa

Seminarioko patioan, DYAk, erreskate zein larrialdietarako erabiltzen dituen ibilgailu gehienak egon dira ikusgai; eta animatuenek autoa iraultzen duen simulagailua probatzeko aukera ere izan dute, gerrikoaren garrantziaz jabetzeko.

Besteak beste, anbulantziak, motorrak, salbamenduko ontziak zein mendiko erreskate unitateak egon dira Bergaran.

Istripu simulazioak

Erakusketaz gain, moto zein auto istripu baten simulazioa eta erreskate erakustaldia egin dituzte Seminarioan. Guztia, egunero DYA Gipuzkoakoek egiten duten lana herritarrei hurbiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak