Pentsioen erreformaren aurka berriz kalera irtengo dira erretiratuak

Leire Kortabarria 2013ko aza. 22a, 12:52

Datorren eguenerako, hilak 28, 19:00etan, norberaren udaletxe aurrean kale-bilkura egitera deitu ditu Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak (AGIJUPENS). Pentsioen erreformaren aurkako jarrera adierazi nahi dute.

Irailean, lehenengo aldiz, erretiratuak kalera irten ziren protesta egitera, eta oraingoan ere, aurreko moduan, Pentsioak ukitzen dituenak ez du nire botoa izango leloarekin irtengo dira. Ohartarazten dute proiektuaren alde bozkatzen duten eta abstenitzen diren alderdiei ez dietela bozkatuko. Gainera, hauteskunde guztietan gogoratuko dutela esaten dute.

Pentsioen lege berriaren proiektua Diputatuen Kongresutik pasa zen joan den eguaztenean, eta PPk ez beste alderdi guztiek aurka bozkatu zuten. Gobernuak pixka bat aldatuko du bere proposamena, hala nola "urte oparoetan" KPIa gehi 0,5 puntu, gehienez ere, igotzea pentsioak (proiektuan, KPIa gehi 0,25 proposatzen zen), baina, funtsean, ez da askorik aldatu. Orain Senatutik pasa behar da eta, seguruenik, hantxe onartuko da PPren aldaketa hori.

"Ez du zentzu etikorik"

Pentsioen erreforma-proiektuaren "guztiz aurka" daude. Proiektu horrek proposatzen dituen Urteko Errebalorizazio Faktorearen eta Belaunaldien Arteko Ekitate Faktorearen kontra daude, eta pentsioak eguneratzeko onartzen duten "indize bakarra" KPIa dela esaten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak