Arregik altzairu herdoilgaitza aukeratu zuen egun beltz hura gogoratzeko. "Eskari publiko baterako lehen aldiz erabili dudan materialarekin, mezuari garrantzia eman diot", dio Arregik. Arrazoirik ez zaio falta, zuhaitzez inguraturik dagoen plaza batean bere lana erraz ikusten da-eta.
Artea omenaldi gisa
Lotuta dauden bi xafla xumek osatzen dute lana. Batean gertakizuna kontatzen da eta bestean biktimak ageri dira.