Kale-elkarretaratzeekin hasi dira gaur Ordaindu plataformako kideak

Eñaut Abarrategi 2013ko aza. 21a, 20:11

Gaur hasita eta hurrengo asteetako ostegun guztietan elkartuko dira Biteri plazan, arratsaldeko 18:00etan. Ordaindu plataforma Fagor Etxetresnetako kapital sozialeko eta borondatezko ekarpenenen kaltetuak ordezkatzen dituen taldea da. Hurrengo martitzenean Legebiltzarrera joango dira, Ekonomia eta Lehiakortasun Sailera, euren egoeraren berri ematera. Ordainduko ordezkariak esandakoaren arabera, 88 milioi euro lituzkete hartzeko plataforma hori osatzen dutenek. Beraien ustetan 800-1000 pertsona egon daitezkela kaltetuta.

Gaurko elkarretaratzean, adierazi dutenez hurrengo martitzenean Eusko Legebiltzarrera joango dira, Ekonomia eta Lehiakortasun Sailera, euren egoeraren berri ematera.

Batzar horrez gainera, beste bat ere hitzartu dute. Kasu honetan, Mondragon Taldeko presidente den Txema Gisasolarekin. Baina, bilera honen eguna oraindik ere ez dute zehaztu. Hasiera batean, martitzenean egitekoa zen bilera hau, baina, ikusita Ordaindukoak Gasteizera doazeka, beste egun baterako utzi dute.

Bestalde, Mikel Olabe Ordainduko ordezkariak adierazi duenez, Arantza Tapia (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua) eta Juan Maria Aburtorekin (Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua) ere batzartu direla. Mikel Olabek zera azaltzen: "Bi eskaera egiteko: batetik, eta kontuan hartuta Eusko Jaurlartza bera hartzekoduna dela, eskatu diogu likidadorearen aurrean gure izenean ere berba egiteko. Likidadorea da erabakitzen duena zorrak kobratzerako orduan zeinek izango duen lehentasuna. Eta bestetik, eskatu diogu MCCri eska diezaion guri ordaintzeko fondo bat sor dezatela".

Ordainduko ordezkariak esandakoaren arabera, 88 milioi euro lituzkete hartzeko plataforma hori osatzen dutenek. Beraien ustetan 800-1.000 pertsona egon daitezkela kaltetuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak