Deba ibaiak, Elorregi auzoan, Bergaran, alarma maila pixka batean gainditu du, 1,50 metroko maila hiru zentimetrotan igota, hau da 1,53 metrora iritsita. Gainontzeko ibaiek ez dute alarma horiaren maila gainditu, nahiz eta ur emariz hazita datozen.
Foru Aldundiak larrialdi plana aktibatuta dauka, arroa, ibai eta erreketako jarioari jarraipen zehatza egiteko eta beharrezko izango balitz neurriak lehenbailehen hartzeko. Edozein kasutan, adierazi dute iragarpen meteorologikoak beteko balira, ibai batzuk "gainezka egin" dezaketela, baina "neurri txikian".
Azken 24 ordutan Aldundiko plubiometroek Lareoko presan (Ataunen) jaso dute euri kopuru handiena: 53,2 mm.