Debagoieneko artistek egindako margolanak zozketatuko dira Zarzuelan

Eñaut Abarrategi 2013ko azaroaren 21a

Hurrengo bi asteetan egingo diren Zarzuela saioekin lotuta, Harremanek Izaskun Murgia elkarte lirikoarekin elkarlanean, Zarzuelako saio bakoitzean Debagoieneko artista baten margolanak zozketatuko ditu. Urte hontako artistak, Gurutze Mujika, Begoña Kortabarria, Fernando Martinez eta Conchita Zarraoa dira, Harreman elkarteko kolaboratzaile ohikoak. Errifa bakoitzak euro bat balioko du.

 

Zozketak La Tabernera del Puertoko emanaldi bakoitzean egingo dira. Lehen aipatu bezala, errifa bakoitzak euro bat balioko du eta lortutako dirua bi proiektutara bideratuko da. Alde batetik, Mumbaiko 'Ankur' nesken umezurtz-etxerako eta Mundukidek Mozanbiken burutzen ari den proiektu baterako. Harremanetik, zarzuelara gerturatuko diren denak animatu nahi dituzte zozketan parte hartzen. Aurreko urtean, 2226 euro biltzea lortu zuten errifekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak