Eroski saritu du Gipuzkoako Elikagaien Bankuak

Leire Kortabarria 2013ko aza. 21a, 14:33

Eroski saritu du gaur Gipuzkoako Elikagaien Bankuak. Hain zuzen, Ibilbide Luzeena delako saria eman dio. 2013ko sariak banatu ditu Elikagaien Bankuak gaur goizean Foru Aldundiaren Jauregian.

Urteko Enpresa saria Angulas Aguinagari eman dio Gipuzkoako Elikagaien Bankuak.

Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Elikagaien Bankuaren lana goraipatu du ekitaldian: "Zuen ekimena eredugarria da: alderdi sozial nabarmena du, behar ekonomiko handien dutenei laguntzen diezuelako, eta gainera, eragile aktiboak zarete hondakinen kudeaketa egokian".

Javier Saenz Ereño bankuko presidenteak esan du aurten bankuak 1.900.000 kilo janari banatu dituela gipuzkoarren artean eta eskerrak eman dizkie proiektuarekin konpromisoa hartutako guztiei.

Martin Garitano diputatu nagusiak, bestalde, Elikagai Bankuak auzolana egiten duela adierazi du, "eta hori, garai zail honetan, funtsezkoa da".

Janari-batze "erraldoia" egingo dute

Azaroaren 29an eta 30ean, janari-batze erraldoia egingo du Gipuzkoako Elikagaien Bankuak. Gipuzkoa osoko 48 establezimendutan janariak batuko dituzte. Horregatik, laguntzeko gertu dauden herritarrei dei egin diete boluntario lana egiteko. Argibideak: www.bancoalimentosgipuzkoa.org.

Gaurko ekitaldiko bideoa ikusteko, egin klik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak