Jesus Mari Zabarte, aske

Txomin Madina Milikua 2013ko aza. 21a, 10:03

Atzo –eguaztena– Espainiako Auzitegi Nazionalak aske uzteko agindu zuen bederatzi euskal presoen artean dago Jesus Mari Zabarte 'Garratz' , eta 17:30ak inguruan irten zen Jaengo espetxetik. Irten zenerako zain zituen 11 senide eta lagun, eta Arrasaterako bidea hartu zuten elkarrekin. Goizalde inguruan Arrasaten egotea aurreikusten zuten. Berarekin harremanetan jarrita, irten izanarekin harrituta dagoela adierazi zion pozarren Zabartek GOIENAri eta zera gaineratu zuen: "Hau demokrazia bat izango balitz, Ines del Riorekin batera, 197/2006 doktrina aplikatu izan diguten beste guztiok atera behar genuen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak