Glaziare Alpinismo ikastarorako izen-emate epea zabalik

Sergio Cano 2013ko aza. 20a, 17:58

Abenduaren 14an eta 15ean izango den ikastaroaren epea zabalik dago. Telera eta Portaleten izango da. Abenduaren 14an, bederatzietan, ikasle eta irakasleak Portaleteko portuan elkartuko dira.

Antolatzaileen esanetan,  helburu nagusia da ezagutza teoriko praktikoak eskuratzea ingurune glaziarrean autonomiaz eta segurtasunez 40-45º arteko aldapak dituzten bide errazetatik igotzeko.

Ikasleek askotariko edukiak egiteko aukera izango dute; adibidez, pioletaren eta kranpoien oinarrizko erabilera, segurtasun teknikak eta eroriz gero nola gelditu.

Baldintzak eta prezioa

Ikastaroa aurrera eramateko gutxienez zazpi pertsonak eman beharko dute izena. Gehienez 16 ikaslerentzako tokia izango da. Honela, irakasle bakoitza lau edo sei pertsonaz arduratuko da.

Prezioari dagokionez, federatuek 120 euro ordaindu beharko dituzte. Federatu gabeak, berriz, 144 euro. %10eko deskontua izango dute ikastaroa baino hamar egun lehenago izena ematen dutenek. 

Ohar garrantzitsua

Federatutakoek dagokien estaldura eduki beharko dute federatu txartelean (Pirinioak, FEDME, etab.). Hori izan ezean, aldea ordaindu beharko dute, edota estaldura handitu. Federatuta ez daudenek ikastaroaren prezioan asteburuko aseguru bat daukate.

Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du, baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.

Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik botatzeko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen. GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.

Informazio gehiago: http://bit.ly/1bCWSwN

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak