Ford Mugarrik Trapagarani irabazteko aukera izango du zapatuan

Ander Larrañaga 2013ko aza. 20a, 14:21

Eskubaloian lehen nazional mailako sailkapenean buru diren eibartarrekin 34-27 galdu ostean, aurre egitea tokatzen zaio Ford Mugarriri zapatuan Trapagaran talde bizkaitarraren aurka. Trapagaran bederatzigarren postuan dago sailkatuta, baina, aurreko porrota ikusita, derrigorrezko garaipena egin behar dute arrasatekoek.

Pasa den astean liderra den talde eibartarraren aurkako porrota eta gero, zapatuan, hilaren 23an, hartuko du Ford Mugarri Arrasatek Trapagaran taldea Iturripen, 18:30ean. Lehen nazional mailan, sailkapeneko bigarren postuan egoten jarraitzen du Ford Mugarrik (13 puntu), Eibarko taldearen atzetik (16 puntu). Trapagaran sailkapenean zortzigarren postuan dago: 11 punturen aldea hartzen die talde arrasatearrak bizkaitarrei, baina, aurreko jardunaldiko porrot erabakigarria eta gero, aurre egiteko norgehiagoka bikaina izango da biharkoa.

Soraluzek, aurre hartzeko aukera

Euskadiko Federazio mailari dagokionez, Soraluzek El Pilar de Carmelitas taldearen aurka irabazi zuen pasa den domekan, etxean, eta zapatuan, Usurbilko liderren aurka jokatuko dira kanpoan, 18:30ean. Muniategiren mutilei partidu txukuna egitea komeni zaie; momentuz, Usurbilkoetatik 2 puntura baitaude eta aurre hartzeko aukerak daudela bistakoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak