Gipuzkoako aurrekontuak "berriz kalkulatu" beharko dira, Fagor Etxetresnen kontura

Leire Kortabarria 2013ko aza. 19a, 12:22

Fagor Etxetresnen hondamendiak Gipuzkoako aurrekontuak "berriz kalkulatzera" behartuko du Foru Aldundia. Hala esan zuen atzo Martin Garitano ahaldun nagusiak. Ogasunarekin 16 milioiko zorra utzi du kooperatibak.

Garitanok esan zuenez, Foru Aldundiak aldatu egin beharko ditu aurtengo aurrekontuak, Fagor Etxetresnak martxan ez egoteak izango duen eragin ekonomikoari aurre egiteko. Zehazki, industria-sustapenerako, enplegua sustatzeko eta gizarte laguntzarako zehaztutako diru-partidetan eragingo du.

"Berriz kalkulatu" ahal izateko aurrekontu proiektua, Garitanok laguntza eskatu zien EAJ, PSE eta PPri eta ekarpenak egiteko eskatu zien. "Gipuzkoak aurrekontua behar du datozen urteotarako", esan zuen.

Foru Ogasunarekin 16 milioiko zorra utzi dute Etxetresnek. Garitanok esan zuenez, Fagor Etxetresnek garaiz ordaintzen zion bere zorraren kitapena Foru Ogasunari, hainbat aldiz zor hori handitu eta gero. Hala, joan den legealdian 42 milioi euro zor zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak