Ustez bikotekidea balkoitik bota zuen emakumea, kartzelan

Ubane Madera 2013ko aza. 19a, 10:00

Bikotekidea hiltzen saiatzeagatik Arrasaten atxilotutako 27 urteko emakumea kartzelara bidali du epaileak. Martutenera, hain zuzen ere. Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera, emakumeak berak domekan, gertakaria izan zenean adierazi zien ertzainei eztabaida baten ostean bultzatu zuela gizona; gaztea Arrasateko etxebizitza bateko hirugarren solairutik behera amildu zen.

27 urteko gaztea kartzelan izango da, beraz, harik eta epaiketarako eguna zehazten duten arte, erabakitzeko ustez bikotekideari emandako bultzakada homizidio saiakera izan den edo ez.

Gasteizen ingresatuta

Hirugarren solairutik erori zen gazte aretxabaletarrak, berriz, Santiago ospitalean ingresatuta segitzen du. "Traumatismoak ditu eta ZIUn segitzen du. Pronostikoa erreserbatua da. Lasaigarriekin dago", adierazi dute Santiago ospitaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak