Errenta aitorpen kanpainarako teknikarien lan-poltsa egin nahi du Foru Aldundiak

Leire Kortabarria 2013ko aza. 18a, 11:21

2013ko errentaren aitorpen kanpainan lan egiteko teknikarien lan-poltsa sortuko du Foru Aldundiak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago abenduaren 5era arte.

Errenta aitorpen kanpainetan laguntzeko erdi mailako teknikariak behar ditu Foru Ogasunak. Aldi baterako beharrak betetzea du helburu, errenta mekanizaturako bereziki. Besteak beste, 3. hizkuntza profila egiaztatu beharko da, ziurtagiria aurkeztuta edo, horren ezean, euskara-probak eginda.

Bestalde, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udaletako eta Debagoieneko Mankomunitateko erregistro orokorretan aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Foru Aldundiak erakunde horiekin dituen hitzarmenei esker. Posta bulegoan ere aurkez daitezke instantziak.

Argibide gehiago www.gipuzkoa.net/empleo-publico webgunean dago.

Deialdia, emaitzak eta jakinarazpen guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak