Antzuolak 1-3 irabazi du UDAren kontrako derbia Aretxabaletan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 17a, 23:05

Etxean galtzeak min handia egin dio Aretxabaletari, baina Antzuola gehiago izan da, batez ere, bigarren zatian.

Kirola asteburuan

FUTBOLA:

ESKUBALOIA:

TXAKUR LASTERKETAK:

Etxean jokatu du gaur UDAk, eta aukera ikusten zuen Antzuolaren aurkako derbia irabazteko. Arerioa, ordea, fin ibili da, eta Antzuolakoek ondo baliatu dituzte etxekoen hutsegiteak.

Krespoi beltzarekin jokatu dute norgehiagoka osoa antzuolarrek. Modu horretan, berriki hildako Julian Azkargorta izan dute gogoan.

Derbi interesgarria

Gol aukera dezente egon da, baita jokaldi politak ere. UDAk egin du lehenengo gola: atzetik aurrera etorri eta jaurtiketa garbia egi du Iker Sanchezek 26. minutuan. Gutxi iraun du etxekoen pozak. Lau minutu beranduago egin du berdinketaren gola Josu Zubikaraik. Bultzakada tarteko, harmailetan protesta handiak eragin ditu epailearen erabakiak.

Antzuolak beste bi gol

Banakako berdinketarekin ekin diote jokalariek bigarren zatiari, baina Antzuola gehiago izan da. 48. minutuan iritsi da Oinatz Agirreren gola. Aretxabaletako atezainari txapela egin eta sarera joan da baloia. Partiduko azken gola Mikel Ibabek egin du 78. minutuan. Alboko sakea egin dute Antzuolakoek, eta hasiera batean etxekoek jaurtiketa aldaratzea lortu badute ere, baloia bueltan etorri eta buruz jota sarera bidali du Ibabek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak