Adimena kontrola daiteke, ala ez?

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 17a, 14:15

Anthony Blake mentalista ospetsua baiezkoan dago, eta erakustaldia egin zuen atzo Espaloia kafe antzokian. Bigarren saioa egingo du gaur, domekan, 19:00etan.

Ikusleak dira bere ikuskizunetan protagonista; berdin du erregistroa edo diziplina. Eta atzokoan ere horrela izan zen Elgetan. Bina ordu pasatxoko saioa egin zuen Espaloia kafe antzokian Anthony Blake entzutetsuak, eta ikusleen artean aukeratutako lagunekin ezin sinetsizko ariketa mentalak egin zituen beste behin.

Adin ezberdinetako 15 lagun igo zituen Blakek oholtza gainera. Más allá de la imaginación ikuskizunaz gozatzeko aukera berria izango da gaur, domeka, 19:00etan.

Komunikaziorako gaitasuna 

Adimena kontrolatzea posible dela defendatzen du Anthony Blakek, eta erakustaldi bat baino gehiago egin zuen atzo Elgetan. Guztion harridurarako ikusleek buruan irudikatutako hitzak, eta zenbakiak asmatu zituen behin baino gehiagotan. Intuizioaz egiten du berba mentalistak. Horrelakoetarako gizaki batzuk beste batzuk baino gaitasun handiagoa dutela dio, sentsibilitate berezi bat. Harmen edo sintonizazio gaitasunari buruz hitz egiten du. Ikusle baten banku txartelaren zenbaki sekretua asmatzea, buruan irudikatutako hitzak edo pertsonaia baten izena asmatzea, edozeinen jaiotze data asmatzea... Berriak ez izanagatik ikusleen artean beldurtzerainoko harridura sortzen jarraitzen duten ariketak egin zituen atzo. Baina baita berriak ere. Esaterako, ze azalpen du lagun batek arbel batean margotutako irudi berdina inongo pistarik jaso ez duen beste batek bere arbelean margotzea? Azalpen moduan komunikazio efektua aipatzen du Blakek. Bi lagun horien artean sortutako koneksioa. Zentzuen transmisioa...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak