Gaur hasi du Neguko Mugikortasun Plana Aldundiak

Jon Berezibar 2013ko aza. 15a, 15:44

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur goizean aurkeztu du Neguko Mugikortasun plana. Errepideetatik elurra kentzeko prest dituzte 78 kamioi, 14 ibilgailu arin eta ia 10.500 tona gatz, probintzia osoan. Apirilera arte egongo da indarrean.

Kanpaina gaur bertan, azaroaren 15ean, hasi da eta apirilera arte iraungo du eta eguraldiaren arabera aktibatuko dituzte dispositiboak.

Gipuzkoako Aldundiak azaldu du gainontzeko aldundiekin, Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera, udalerriekin koordinatuko direla, neguko bide-lanen plana aurrera eramateko.

AP-1ean, zehazki, 10 kamioi eta ibilgailu arin bat, 12 gatz silo eta biltegia prest daukate, lurralde osoan zehar banatutako dispositiboekin batera.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak