Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbait argudio bidali dizkio auzitegiari, zenbatekoa txikiagoa edo zero izan dadin.
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak opor fiskalak legez kanpokotzat jo ondoren, aurki isunaren zenbatekoa ebatziko du. Dagoeneko, Europako Batzordeak tribunalari zehazki eskatu dio 64.543.500 euroko isuna ezar dezan. Hau da, laguntza guztiak berreskuratu gabe pasatu zen egun bakoitzeko 25.817,4 euroko isuna nahi du Batzordeak EAEko erakundeentzat (guztira 2.500 egun pasa zirela dio, gainera).
Ebazpenaren aurretik, ezarritako prozedurari jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak kontuan hartu beharreko zenbait ohar eta jakinarazpen helarazi dizkio Europako Batasuneko Justizia Auzitegiari. EAEko erakundeek ordaindu beharreko isunaren zenbatekoa nabarmen txikiagoa izateko argudio teknikoak eta juridikoak aurkeztu ditu Gipuzkoak defentsaren bitartez.