Errenta aitorpena egiteko Zergabidea programaren bertsio berria kaleratu dute

Leire Kortabarria 2013ko aza. 15a, 01:00

Zergabidea programaren bertsio berria kaleratu du Foru Ogasunak, eta 2013. urteko aitorpena prestatzeko aukera ematen du, 2012ko aitorpen bateko datuak erabilita.

Aurreko urteetan bezala, zerga ekitaldia bukatu aurretik kaleratu du Foru Ogasunak Zergabidea programaren bertsio berria. Instalatu nahi duenak Ogasunaren webgunetik jaits dezake eta dagoeneko instalatuta duenak 2013ko errenta jasotzen duela ikusiko du. Programaren bertsio berriak autolikidazioaren emaitza jakiteko aukera eta hura aurrez planifikatzeko aukera ematen du.

Foru Ogasunaren esanetan, "zergadunen eta euren ordezkarien eskaera nagusietako bati erantzun" nahi dio horrela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak