Gripearen kontrako txertoa azaroaren 22ra arte jarri ahal izango da

Sergio Cano 2013ko azaroaren 14a

Irailaren 23an txertaketa kanpaina hasi zenetik, lagun ugari izan dira prebentzio ekimenera etorri direnak. Arrisku talderen batean dauden pertsonak hitzordua hartzera pasa daitezke.

Azaroaren 22an bukatuko denez, 65 urtetik gorako edo arrisku talderen batean daudenak hitzordua hartzera pasa daitezke. Oraindik txertoa hartu ez duten pertsonek ere aukera dutela gogorarazi du Debagoieneko ESIk. Betiere, hitzordua hartzeko osasun zentrotik pasa beharko da.

Deialdia jarraian azaltzen diren arrisku taldeei zuzenduta dago:

  •      65 urtetik gorakoak.
  •      Gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik beherakoak.
  •      Haurdun daudenak.
  •      Hegazti-granjetako langileak.
  •     Osasuneko profesionalak eta profesional soziosanitarioak.

Txertaketaren garrantzia

Osakidetzaren eta Debagoieneko ESIren helburua txertaketaren hedadura aipatutako arrisku taldeetan oso handia izatea da. Gripearen birusaren kutsadura ekiditea guztion erantzukizuna dela nabarmentzen du Debagoieneko ESIk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak