Modu horretan gezurtatu du Mondragon Taldeak Fagor Etxetresnetako Kontseilu Sozialaren oharrean salatzen den puntuetako bat, Enplegu Bulego Korporatiboa ez dagoela operatibo, alegia. "Bulegoa martxan dago, eta gainera, birkokatze batzuk egin dira dagoeneko. Jo eta su dihardute lanean", adierazi dute. Eta jakinarazi dute bulegoko ordezkariak oraingo egubakoitzean bertan elkartuko direla Kontseilu Sozialeko ordezkariekin.
"Fagor Etxetresna Elektrikoetako pertsonal departamentua, Mondragon Taldeko gestio sozialaren departamentua, Lagun Aroko prestazioarekin lotura duten langileak eta gainontzeko kooperatibak koordinatuta" dihardute lanean Enplegu Bulego Korporatiboarekin. Halaxe jakinarazi dute Mondragon Taldetik Fagor Etxetresnetako Kontseilu Sozialaren oharrean salatutakoari erantzunez.
Eta gehitu dute oraingo ostiralean batzarra egingo dutela Enplegu Bulego Korporatiboko ordezkariek Fagor Etxetresna Elektrikoen Kontseilu Sozialeko ordezkariekin.