Hizkuntzak biziberritzeko hitzarmena sinatu dute Garabidek eta UEMAk

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko aza. 12a, 15:06

Hitzarmenaren helburua da hizkuntza irizpideak bermatzea nazioarteko garapen lankidetzan. Eta gainera, hizkuntza gutxituak dituzten komunitateekin esperientzien elkartrukea ere bultzatu nahi dute hitzarmenarekin.

UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunkomunitateak, eta Garabide elkarteak, lankidetza linguistiko eta identitarioaz lan egiten duen elkarteak, elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur Bergaran.

Bi erakundeetako ordezkariek azaldu dute Euskal Herriak baduela zer ikasi hizkuntza gutxituetako herriengandik, eta alderantziz, eurek ere badute Euskal Herritik zer ikasi, beraz, zubi bat eraikitzea da asmoa sinatutako hitzarmenarekin, elkarri laguntzeko eta bidelagun izateko.

Andoni Barreña Garabide elkarteko kideak eta Maren Belastegi UEMAko lehendakariak sinatu dute hitzarmena eta hitzarmen horren garrantzia azpimarratu dute biek.

Amaitzeko, Garabideko Barreñak gaineratu du herri gutxituetakoek laguntza eskatzen dietela hemengo esperientzia ezagutu nahi dutelako eta dei egin die Udalei, eta batez ere UEMA osatzen duten Udalei, hemendik aurrera lankidetza kualitatibo bat praktikatzeko hizkuntzak biziberritzen jarrai dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak