Yerai Varela eta Araitz Etxabe ibarreko onenak Behobian

Xabier Urtzelai 2013ko aza. 12a, 12:40

Urtero parte-hartze errekorrak gainditzen dabilen lasterketak erabat harrapatu ditu ibarreko atletak, guretik ere jende uholdea joan zelako domekan Donostiara. Ez dakigu zenbatek hasi zuten lasterketa, baina bai 506 lagunek lortu zutela helmugara iristea. Ibarrekoen artean azkarrenak izan ziren Yerai Varela oñatiarra (1:09:44) eta Araitz Etxabe arrasatearra (1:27:26). Oñatiko Asier eta Maider Osinagaren (2:41:59) meritua, baina, ez da txikiagoa. Biba zuek! [Sailkapena osorik barruan, eta astelehenean erreportaje zabala Goiena paperean]. [ARGAZKI GALERIA]

__________________________________

KIROL EMAITZAK

Pedro Nimo izan da Behobia-Donostiako 49. edizioko protagonistetako bat, baina ez bakarra. Lasterketa hasi eta taldea osatu du Marc Roig, Chema Martínez eta Alberto Revueltarekin. 5. Kilometroan 16 minutuko denbora egin du Nimo-k. Gaintxurizketako aldapan Pedro Nimo-k metro batzuk hartu ditu eta Alberto Revuelta gipuzkoarra geratu egin da. Gipuzkoarrak lur jota bukatu du lasterketa 25. postuan.

Marc Roig-ek eta Chema Martínez-ek Pedro Nimo harrapatu dute eta buruko taldea 10. kilometrora ailegatu da 32:57 denborarekin. Hor, Marc Roig kataluniarrak jo du erasoa Lezon eta Chema Martínez geratu egin da. Nimok gertutik jarraitu du Roig, segidan harrapatu egin du eta Pasaiako portuan jo du eraso erabakigarria (15. kilometroan), 48:39 denborarekin. Eta, azken kilometroak bakarrik eginda helmugaratu da.

Emakumezkoetan, berriz, ez zegoen faborito garbirik, eta Gipuzkoan geratu da txapela, Claudia Behobidek irabazi du-eta lasterketa 1:16:20-ko denborarekin.

Bailarakoen artean, iaz moduan, Yerai Varela izan da korrikalari azkarrena, baina oraindik ez dugu denbora ofizialen berririk izan. Bihar, astelehena, Goiena paperak lau orriko erreportajea ekarriko du, eta Harmailatik saioak tarte berezia eskainiko dio, 21:23an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak