Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak agindutako diru bultzada ere ez da azkenean lagungarri izan, hedabideetan zabaldu den albistearen arabera. Gaur arratsaldean jakinarazi du Sergio Treviño Fagor Etxetresnetako zuzendariak Basauriko lantegia ere hartzekodunen konkurtsora sartuko dela, albiste agentziek zabaldutako informazioaren arabera. Langileei Basauriko lantegia bere kabuz ez ei dela bideragarria adierazi die Treviñok, lantegian bertan gaur arratsaldean.
Fagor Etxetresnetako lantegi guztiak, hortaz, sartuko dira konkurtsoan, Korporaziotik zehazki noiz esan ez duen arren.