'Kanto' aske uztea erabaki du Auzitegi Nazionalak

Jon Berezibar 2013ko aza. 8a, 18:31

Aramaioko presoarekin batera, beste zortzi askatuko dituzte. Parot doktrina indargabetu eta gero, Espainaiko Auzitegi Gorenak Estrasburgoko epaia aplikatzeko zain zeuden presoak. Gaur, ordea, Auzitegi Nazionalak Gorenaren zain ibili barik, bederatzi preso aske uzteko erabakia hartu du. Luis Mari Azkargorta 'Kanto' 1988an atxilotu zuten eta Zaragozako Zuerako espetxean dago. Senideak harako bidean aurkitzen dira uneotan.

Kantorekin batera datozen orduetan aske geratuko diren ETAko presoak dira: Txomin Troitiño, Jokin Sancho, Isidro Garaide, Iñaki Urdiain, Jon Aginagalde, Joseba Artola, Elias Fernandez eta Patxi Gomez dira.

Estrasburgoko agindua bideratze aldera, Auzitegi Nazionalak ostiralero aztertzen ditu preso ezberdinen kasuak. Gaur aztertu dituzten presoen kasuan Auzitegi Nazionalak ebatzi du ez duela Espainiako Auzitegi Gorenak egingo duen interpretazioaren mende eta, edozein modutan, aske geratuko liratekeela. Gorenak, bere aldetik, datorren martitzenean aztertuko du Estrasburgoko epaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak